XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ohitura den bezala, Lifen zelatan taberna sukartiro kurritu zuten.

Gau hartan, modu berdinean, bi erronda egin zituzten, eta haietariko bakoitzean Lesegoren aurpegi ilun eta kontzentratuaren adierazpen xaloan momentu txiki batez gelditu ziren.

Tabernan ez zegoen beste gizonik halako adierazpenarekin, denek zozoilo aurpegiak zituzten, adierazpen hutsak.

Bera zen azken aldian ikusirikotatik Johannesburgon ezagututako gangsterren jiterik gehien zuena.

Keinu neurtu eta zehatz berberak, indar bera, kontrol bera.

Bere inguruan, gizonak baketu egiten ziren eta berarekin hitz egiten hasten ziren ahots serio eta baxuz: eguneko berriez hitz egiten zioten, hauek inoiz ez ziren iristen ganadua zegoen postu urrunetara.

Beste gizonak ez bezala, hauek Lifengana hurbildu behar izaten baitzuten, Lifen begiek aretoa hiru aldiz kurritu zutenean, Lesego tinko mantendu zen, astiro-astiro burua mugitu zuen eta atzeruntz bultzatu zuen, isilka zera aginduz:

- Etorri.

Life segituan hurbildu zen Lesego aurkitzen zen barraren aldera.

- Kaixo Lesegok esan zuen harridurazko ahots samur eta bere aurpegi ilun eta itxitik momentu batez igarotako irrinoz.

Lesego benetan horrelakoxea zen: gizon maitagarri eta samurra, zeinari emakumeak atsegin zitzaizkion, eta eremu hartan horrelako arrakasta izan zuen, non bere manupe eta garaitia balizkotzat ematen baitzituen.

Baina beraien mundu desberdinetatik begiratu zioten elkarri, eta ondorio lazgarrietara iritsi ziren: Lifek beragan gangsterren boterea eta dongakeria ikusi zituen; eta berak, guztiz berria zen emakume mota baten freskotasuna.

Lesegok emakumeak utzi ohi zituen aspertu egiten zutelako, beti bezalako bizitza, eta arrunta gainera, daramanari gertatzen ohi zaion bezala, Lifek zuen aire urduri horrek erakartzen zuen.

Berehala altxa eta elkarrekin irten ziren.

Tabernako guztiak guztiz harriturik, isilik geratu ziren.

Gizonezkoak elkarri begiratu zioten, eta hitz egiteko beharrik gabe, Lesego han zegoen bitartean zita guztiak ezereztatu zirela jakin zuten.

Eta bere pentsamenduak ahots altuz esanez bezala, Lesegoren lagun Siananak aipatu zuen: